jueves, 6 de marzo de 2014

AMAIA ETA MARKOSEN ISTORIOA 

Amaia 13 urteko neska lotsatia da baina egun batez bere gogoak aldatzen hasi zen, janzteko era aldatu zuen: elastiko, galtza eta kamiseta beltzak jantzi zituen, bakero eta kamiseta koloreduna baztertuz. Eskumuturrekoak eta lepokoak jarri zituen ezten eta tatxetekin. Aldaketa horrek ezberdin sentiarazten zuen, ziurrago, indartsuago. Baina aldaketa ez zen erreza izan, lagun guztiek usadiozko erara janzten jarraitzen zuten, ez zuten ulertu eta ez zitzaien aldaketa gustatu. Amak ere ez zuen onartu eta janzteko modu berria kritikatzeari eta zalantzan jartzeari ekin zion, ez baitzitzaion beltza inondik ere gustatzen. Baina Amaiak, lotsa eta ziurtasun eza albo batera utziz, bereari eutsiz, bere nahi eta gogo berrietan baieztatu zen, beste guztiak bere aurreko itxuraz ahaztu ziren arte, baita bera ere. Gaur Amaia pozik dago, egun gutxi barru irteera izango du Bartzelona hirira eta ibilaldi ezberdinak izango ditu aukeratzeko. Zoora bisita, hirira bisita, Camp Noura eta Barçaren museora bisita eta jolas parkera bisita. Zoritxarrez, horietatik hiru bakarrik aukeratu ahal izango ditu, baina argi ditu zeintzuk aukeratu. Markos bere lagunarekin hitzegiteko zain dago, gogoak eta afi zioak partekatzen dituzte eta ibilaldietan berarekin egon nahiko luke. 

Amaia: Kaixo Markos! Ikusi al dituzu aukeratzeko ditugun irteerak? 
Markos: Bai ikusi dut. Baina izorratu egiten nau hiru bakarrik aukeratu behar izana. Amaia: Ze ondo, beste tokietako animaliak bizirik eta historiako irakasleak irakatsitako Bartzelonako hainbeste gustatu zitzaizkigun eraikinak ikusi ahal izango ditugu. 
Markos: Ni ez naiz hiriko bisitara joango, Barçaren bisitan eman dut izena. 
Amaia: Baina motel, zuri ez zaizu futbola gustatzen eta!. 
Markos: Baina nire gelako mutil guztiak taldean doaz Camp Nou eta Zoo-aren bisitara, inori ez zaio artea eta hiriko bisita gustatzen. 
Amaia: Beraiei ez zaie gustatuko baina nik badakit zuk artea gustuko duzula eta klasean pozik egoten zarela. 
Markos: Baina nire lagun taldean ez zaio inori gustatzen eta tematzen banaiz ñoñoa eta beti neskekin ibiltzen naizela esango didate. 
Amaia: Nire neska taldean denak ez doaz Zoora, baina nik joatea pentsatzen dut. Burumakur, Markos agurtzen du. 
Markos: Beno banoa, etxera goiz iritsi behar dut.
Amaia: Hurrengo egun batean hitz-egingo dugu. 

Amaia pentsakor gelditu da, atsekabetuta eta serio sumatu du laguna, irteera eguna noiz iritsiko irrikarik gabe. Berak, laguna oker dabilela pentsatzen du, baina ez du estutu nahi okerrago sentitu ez dadin.

2014.eko martxoak 8


MI DIARIO PERSONAL

En esta entrada vamos a escribir nuestros diarios para que vosotros adivinéis quienes somos. Búscanos aquí