Euskararen egunak guztiak dira, baina aste honetan, abenduak 3an, ospatu egingo du abestuz. Hemen dituzu kantak, gehienak ezagun, denak ez badira behintzat.
Garbitu eztarria eta abestu gurekin.
Irakurketa eta idazlana sustatzen dituen gune irekia. Espacio abierto a la lectura y escritura creativas
I
Emakume zuzenak, okerrak, kirtenak, moja txintxoak eta zerrama irtenak, itsusiak, politak, atletak, herrenak: konplize ditut eta maite ditut denak. |
IV
Lotsatiak, ausartak argalak, gizenak, iletsuak, soil-soilak, marimutilenak, katemeak, gorilak panterak, zezenak: konplize ditut eta maite ditut denak. |
II
Langileak, alferrak, lanik ez dutenak, tuntunak, mediokreak, klaseko lehenak, ale desegokiak, andre txit gorenak: konplize ditut eta maite ditut denak. |
V
Lehen
munduko emeak,
kapitalistenak, lur usaia daukaten andre indigenak, zuri, gorri, horiak, beltzetan beltzenak: konplize ditut eta maite ditut denak. |
III
Ama onak ta txarrak, ama ez direnak, lurrera jausi arte mozkortzen onenak ta umeen merienda usaina dutenak: konplize ditut eta maite ditut denak. |
VI
Markesaren
alabak,
neskame gizenak, printzesak ta sorginak, ogroak, sirenak, Maritxuak, Bartolo itxura dutenak: konplize ditut eta maite ditut denak |