lunes, 5 de octubre de 2015

                       

BIZIKLETAREN EZAUGARRIAK:

Bizikletaren elementuak koadro izeneko egitura bati itsatsita joaten dira. Kontuan hartuta bizikletaren erabilera zein izango  den, koadroa altzairu, aluminio, titanio edo karbono zuntzez egingo da. Oro har, koadroan sendotasuna, zurruntasuna eta arintasuna bilatzen dira. Koadroaren aurrealdean, urkila izeneko pieza mugikorra eransten da, eta bertan, gurpila lotzen da.

Bizikleta bateko bi gurpilak dezberdinak dira: aurreko gurpila urkilarekin batera mugitzen da eta bizikleta gidatu egiten du ezkerretara eta eskuinetara. Atzeko gurpilak, ordea, bizikleta mugiarazten du, pedalkadaz transmititutako indarrari esker. Pedalkada bakoitzean platerak bira bat ematen du eta kate bidezko transmisioaren bitartez, atzeko gurpileko pinoia birarazten du ,eta honek, bere heinean, atzeko gurpila.

Bizikletaren erabilera

                                        Bizikletaren arauak

1.   18 urtetik beherako ume bat bazara kaskoa eroatea derrigorrezkoa da.  

2.   18 urtetik gorakoa bazara ez da derrigorrezkoa kaskoa eramatea, baina badaezpada kaskoa eraman ezazu.

3.   Iluntzean errepidetik bazoaz derrigorrezkoa da txaleko islatzaile bat eramatea, bestela istripu oso grabea euki ahal duzu.

4.   Ezin da errepidetik kasko eta txalekorik gabe joan.

5.   Errepidetik bazoaz kotxearen norazko berberean joan behar zara.

6.   Kaletik bazoaz eta pertsonei aurreratu nahi badiezu, badaezpada txirrina erabili ezazu.

7.   Gauez bazoaz errepidetik derrigorrezkoa da bizikletan argia eramatea.

8.   Bizikletan bazoaz seinale eta semaforo guztiak errespetatu behar dituzu.

9.   Bizikletan beti errespetatu abiadura seinaleak, batez ere gauean eta eguraldi txarra dagoenean.

10.  Bidegorri bat badago, beharrezkoa da bidegorria erabiltzea.   

Informazio gehiago izan nahi baduzu  hemen dago helbide interesgarri bat. Klikatu irudian.

 BIZIKLETAREN ERABILERA HIRIAN

            





EGILEAK: ANTHONY, OIER ETA ROXANA

No hay comentarios:

Publicar un comentario